XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANTZUOLA

SANTA-AGEDA-KANTAK

Joles ta joles etxekotxuak:
Zer moduz bizi zerate?
Zer edo nola bizi zeraten
Neuk ere jakin nai nuke
.

Biar da Santa Ageda;
Gaur, berriz, aren bespera.
Santa Ageda'k biali gaitu
Bere kanpanak jotzera
.

Ortxe goi-goyan ermita:
Santa Ageda deritza.
Gu arakoxe biatarentzat
Limosna biltzen gabiltza.

Atzo goizian pasiatu det
Alkate jaunaz kalian:
Lizentzi ori berak eman dit
Ibilitzeko pakian
.

Ez bagabiltza pakian
Gere buruen kaltian;
Bestela sartuko gaituela,
Kartzela illun batian.